loader

Gañeta Txakolina, Barcelona Wine Week azokan

Gañeta Txakolina, Getariako Txakolina Jatorri Deiturako upategia, apirilaren 4tik 6ra ospatuko den Barcelona Wine Week azokan izango da. Elkarretaratzen honek, bertako barietateei garrantzia emango die, hala nola, Gañeta Txakolina ekoizteko erabiltzen diren Ondarribi Zuri eta Ondarribi Beltza mahatsei.

Gañeta Txakolina upategiak, Barcelona Wine Week azokaren bigarren edizioan hartuko du parte, apirilaren 4tik 6ra, Bartzelonako Montjuïc aretoan ospatuko den ardoaren nazioarteko azoka honetan. Elkarretaratze garrantzitsua bertako ardogintzarako, izan ere, Getariako Txakolina ekoizteko erabiltzen diren Ondarribi Zuri eta Ondarribi beltza bezalako barietateen berreskuratze joera azpimarratuko da aurten.

Horrez gain, azoka honek bi gai jartzen ditu mahai gainean,Gañeta Txakolinaren etapa berri honetan oso garrantzitsuak direnak: digitalizazioa eta enoturismoa. Produktua kontsumitzaileen eskuetara gerturatzen duten etorkizuneko joerak eta ardoaren munduak eskeintzen dituen osagarri kultural, sozial eta esperientziei ematen die ospea, baita ingurumena babesten egiten duen lanari ere.

Azoka honetan, gure upategian ekoizten ditugun 3 txakolin barietate aurkeztuko ditugu: Gañeta Txakolina, Gañeta Rosé eta Gañeta Berezia

Gañeta Blanco:
Getariako txakolina klasikoa
100% Ondarrabi Zuri
Ikusi dastatze fitxa

Txakoli Rose:
Fruta-gustukoa eta dotorea
50% Ondarrabi Beltza, 50% Ondarribi Zuri
Ikusi dastatze fitxa

Txakoli Gañeta Berezia
Heldutasuna eta kontzentrazio aromatikoa
Gure aukeraketa onena, txakolin hondoen gainean hazia
Ikusi dastatze fitxa

Informazio gehiagorako, kontaktatu:

Paula Ostolaza Aguirre

Tel. +34 695 71 62 62

Nos encontrarás en: Stand C511-4

1 iruzkina

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude