loader

img
img
TRADIZIOA, NORTASUNA ETA ZAPOREA

Getariako Txakolina Jatorri Deiturako Upategia Jatorri Deiturako Upategia

Gure txakolindegia Getarian dago kokatua, San Prudentzio eta Askizu auzoen artean. Inguru pribilegiatu honetan eta mahastiez inguraturik, 40 urte baino gehiagoz ekoiztu du txakolina Gañeta upategiak.

Gañeta Txakolina bere sorkuntzatik, txakolinaren ekoizpenerako modu berriekiko ikuspegi aurrerakoia eta kuriosoa izan duen upategi familiar bat da, horren erakusle dira bere instalazio modernizatuak.

Gañeta txakolindegian hiru txakolin barietate ekoizten ditugu: Gañeta, Gañeta rosé eta Gañeta berezia, Getariako Txakolin kontsumitzaileek hainbeste preziatzen duten amaiera bizi hori mantentzen dutenak.

Gañeta familiak beti izan du gogoan artisau tradizioa eta ondare familiarra. Txakolina ekoiztu duten hiru belaunaldiek ematen diote Gañeta txakolinari bere nortasuna eta benetako izaera
img
img

Gañeta

Getariako txakolina klasikoa

Ondarrabi Zuri

txakoli rose rose

Fruta-gustukoa eta dotorea

Ondarrabi Beltza

txakoli berezia berezia

Heldutasuna eta kontzentrazio aromatikoa

Gure aukeraketa onena, txakolin hondoen gainean hazia

Familia bat Txakolin bat Txakolin bat

GURE LURRA ZAINDU ETA GURE ONDAREA MANTENTZEN DUGU. LAU BELAUNALDI GRINA ETA ZALETASUN BERDINAREKIN, BERTAKO KALITATEZKO PRODUKTU BATEN EKOIZPENA: GETARIAKO TXAKOLINA
GRINA ETA ESPERIENTZIAREN ONDAREA

Gure historia historia

Gañeta txakolinaren historiak hemeretzigarren mendera atzera egiten du, aitona Manuelek lehenengo Ondarribi Zuri mahastiak landatzen dituen unera, txakolinaren artisau ekoizpena gauzatzeko asmoz. Bere semeak Jose Mariak jarraituko duen tradizioa, ondorengo belaunaldien grina piztuko duena.

1992. urtean, Julian Ostolaza eta Itziar Etxeberriak Gañeta txakolina sortzen dute eta upategi txiki bat eraikiz emango die hasiera txakolinaren merkaturatzeari. Beraien izaera berritzaileak eraman ditu urteen poderioz upategia modernizatu eta hornitzera, gisa horretan ekoizpen modu berrietara egokitzeko, kalitate oneneko txakolina lortuz. Gaur egun, instalazio eta makinaria eguneratuak erabiltzen dira Gañeta txakolinaren ekoizpen eta botilaratzeko prozesurako.

2021. urtean aldaketa berri eta pozgarri bat iristen da Paula eta Enaitz Ostolaza anai-arrebekin, Gañeta upategiaren ondorengotza hartzen dutenak. Belaunaldi berri bat, Gañeta txakolinaren ibilibidea gogoan dutenak eta bere sortzaileak, Julian Ostolaza eta Itziar Etxeberriak utzitako ondarea mantentzeko erabaki irmoa hartu dutenak.

Produktuaren kalitatea, sustraienganako errespetua eta artisautzaren balorea dira etapa berri hau bideratzen duen iparrorratzaren osagarriak. Upategia jendaurrera irekiko duen aro berri bat

“Beti ere gure alboan dauden osaben laguntzarekin, mahastien zaintzan eta txakolinaren ekoizpenean sostengua ematen diguna. Lanbide hau bihotzean eramaten da eta modu horretan lantzen jarraitzen dugu gure Gañeta Txakolina.” “Beti ere gure alboan dauden osaben laguntzarekin, mahastien zaintzan eta txakolinaren ekoizpenean sostengua ematen diguna. Lanbide hau bihotzean eramaten da eta modu horretan lantzen jarraitzen dugu gure Gañeta Txakolina.”

img
icon
img
img
BISITATU GETARIAKO TXAKOLINAREN UPATEGI BAT

Bizitu Gañeta Txakolina esperientzia Gañeta Txakolina esperientzia

Bisitatu benetazko txakolindegi bat, kostaldeko herri zoragarri honetan bertan, Getarian kokatua. Zinezko upategi familiar bat, instalazio modernoez osatua..


Gañeta txakolindegia bisitatuz ezagutuko dituzu gure txakolinaren ekoizpenaren sekretuak, mahastietan zehar ibiltzeko aukera izango duzu eta amaitzeko, gure Gañeta Txakolinaren hiru barietateak dastatu.

Upategi bat, iruditan

Gure Galeria Galeria