Logo Gañeta

MAHASTIAK.

Gañetak 10 hektarea mahasti ditu, Getarian eta herriaren ingurumarian, mahats-parratan eta maldan antolatuta. Bertako bi mahats-barietate hauek hazten dira lurrotan: Hondarrabi Zuria (% 85) eta Hondarrabi Beltza (% 15). Mahatsok urriaren hasieran biltzen ditugu, bertako upategietan txakolina gogoz egiteko.

UPATEGIA.

Gure upategia, GAÑETA, Agerre-Goikoa baserriaren ondoan dago, hain zuzen, Getariako San Prudentzio eta Askizu auzoen artean.

Familiaren tradizio luzeak aurretik aukeratu zuen Julián Ostolaza Manterola txakolina egiteko, eta 1992an GAÑETA sortu eta oso upategi modernoa prestatu eta hornitu zuen. Aitona Manuelek ekin zion ardogintzari, XIX. mendean, familiarentzako bakarrik, eta aitak hasitakoa José María semeak jarraitu zuen, XX. mendean. Txakolina egiteko zaletasun hura zela eta, ondorengoek txakolina artisau-eran egiten jarraitu zuten, baina merkataritza-ikuspegiarekin, XXI. mende betean. Harrezkeroztik, jatetxeei, elkarte gastronomikoei, denda espezializatuei eta tabernei saltzen diegu txakolina eta Amerikako Estatu Batuetara esportatzen dugu.

PROFESIONALTASUNA.

Txakolina behar bezala haz dadin, mahastiak arretaz zaindu behar izaten dira eta mahastizainak zorrotz kontrolatu behar izaten du zikloa.

Industri ustiapenak sektoreko berariazko arauak zorrotz betetzea eskatzen du; hau da, kalitate- eta osasun-kontrol zorrotzak egin behar izaten dira. Prozesuaren urrats guztietan behar izaten diren betekizunak behar bezala zaindu behar izaten dira. Gaitzik gabeko mahatsak, mahats-bilketa egokia, upategi ordenatua eta lantze bikaina nahitaezkoak dira txakolin aparta lortzeko.

JATORRIZKO DEITURA.

Mahastizainek eta euskal administrazioak elkarlanean berreskuratzearen eta kalitatearen alde egindako esfortzuari esker, 1989an Getariako Txakolina  JATORRIZKO DEITURA gisa onartu zen, eta izen bera jarri zioten: GETARIAKO TXAKOLINA. Jatorrizko Deitura horrek lurralderik txikiena barne hartzen du estatu espainolean.

Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak egoitza Getarian du eta bertatik, bertako mahatsaren jatorria, mahasgintza eta kalitate-kontrola ikuskatzen ditu, kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.

Berme hori “GETARIAKO TXAKOLINA” Jatorrizko Deituraren Zigiluak islatzen du. Zigilu hori txakolingile bakoitzaren etiketan jarrita dago, baita kontrolatuko zenbaketaren prezintu zigilatuan ere.

ETIKETADUN TXAKOLINA.

Upategia GETARIAKO TXAKOLINA JATORRIZKO DEITURAra atxikia dago. GAÑETAk 3 txakolin-marka desberdin ekoizten ditu: GAÑETA, GAÑETA BEREZIA eta GAÑETA ROSE. Hirurok Getariako Txakolinaren bereizgarri guztiak dituzte, txakolinak zorrotz egiten direlako.

GAÑETAk kalitate egiaztatuko txakolinak ekoizten ditu eta kalitatea urte askoz sendotu da, bezeroen bermearen eskutik. 

GETARIAKO TXAKOLINA. JATORRIZKO DEITURA.

Getariako Txakolina. Jatorrizko Deitura horrek Aia, Zarautz eta Getaria herrietako mikroklima barne hartzen du. Orain sendotua du eta etorkizun oparokoa da. Guillermo de Humboltek zioenez eguzkiaren bila eta Kantauri Itsasoko iodoa harrapatu nahian hazten ziren mahatsondo-enborrek euskarri zituzten balea-hezurrekin oso harro daude oraindik. 

Egia esan, Getariako Txakolina luxuzko ardo bilakatu da. Bere nortasuna du, bertako kultura eta tradizioaren oinordeko. Euskal Herriko bizimoduaren eta ohituren bereizgarri. 

Bertako bi mahats-barietateak hauek dira: Hondarrabi Zuria (mahastiaren % 85) eta Hondarrabi Beltza (% 15), mahats-parra garai eta zabaletan hazten diren mahatsondo-enborrak, eguzkimendu ezin hobean heldutasun osoa eta azukreen eta garraztasunaren arteko oreka bikaina lortu nahian mendian gora egiten dutenak. Ardo zuria, gaztea eta fruta-usainekoa da emaitza. Erdi-mailako graduazioa (9,5° eta 11,5° artean) eta garraztasun-puntua ditu. Txakolina fresko zerbitzatu behar da, edalontzian joz, karboniko-burbuilatxoen bitartez bere lurrin-sorta osorik aska dezan. Oso ardo berezia eta berezitua.